XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txangorako behar zuen dirua 48 ordu barru lortuko balio, agiria izenpetuko zukeela agindu zion Rikardok.

Halaxe egin zen; maileguak lau urtez iraungo zuen.

Epe hori amaitutakoan, dirua itzuliko ez balitzaio, gaztelua Hugoren eskutara pasatuko litzateke.

- Ongi!- esan zuen pozez Hugok -.

- Hortaz, bihar egunsentirako, hor izango duzu untzia fletatzeko dirua.

- Bitartean marinelak bilatzen has zaitezke, baina... Mariana? Ez didazu gauza handirik esan eta hori ere ikusi beharko dugu.

Hori esaten zuen bitartean, kontu handiz, agiria gorde zuen.

Eserlekura itzuli eta berriro galdetu zion: - Eta Mariana? - Esan dizut - hasi zen zalduna - nire asmoa Kirklessko moja artera eramatea dela.

Oraingoz ordea, ni Inglaterran nagoen bitartean, zeu izan zintezke haren zaindari -.

- Reinauldek ezer esan aurretik, Rikardok proposamena amaitu zuen: - Ongi ordainduko dizut. Gazteak, zainduko duen pertsona bat behar du.